ERROR (no puede mostrarse el objeto)

Korrika 22

Tipi tapa tipi tapa, KO-RRI-KA!!!

 

Udaleku ibiltaria

ADI   !!!!!!!  UDALEKU IBILTARIA DBH3 eta 4. mailakoentzat!

Anima zaitez !!!

URRUZUNO literatur lehiaketa

URRUZUNO literatur lehiaketa2022 martxan da.

- Lanak aurkezteko epea: otsailaren 28ra arte.

- DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleentzat.

- Informazio osoa, hemen: https://www.euskadi.eus/saria_lehiaketa/2022/urruzuno/web01-tramite/eu/

Adi !!!!!!          DBH4 ikasleei

EUSKARABENTURA ESPEDIZIOA 2022

ZER DA? 

EuskarAbentura Espedizioa 2022, proiektu honen laugarren edizioa izango da. Ekimena 130 gaztek osatutako espedizioa da 2022ko uztailaren 1etik 31ra Euskal Herria oinez eta euskaraz zeharkatuko du.

BALDINTZAK

EuskarAbentura Espedizioa 2022 ekintzan parte hartzeko hurrengo baldintzak bete behar dira: • 2005 edo 2006 urteetan jaioa/sortua izan • Euskaraz jakin Gure helburua mundu mailako gazte euskaldunen sare bat osatzea da, beraz zazpi euskal lurraldeetatik datozen gazteez aparte, horietatik kanpoko parte-hartzaileak ere bilatzen ditugu!

                                    www.euskarabentura.eus

MARTXOAK 8

MENDAROKO XVI. EUSKARAZKO IPUIN LEHIAKETA

 

Haur eta gazteen irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko helburuarekin Mendaroko Udalak antolatzen duen Euskarazko Ipuin Lehiaketa irabazi du aurtengoan Nagore Arakistainek. Emandako ilustrazio bat ipuin bilakatzea zen egitekoa, eta Nagore Arakistainek Maritxapo, ohitura aldatu zuen sorgina ipuinarekin irabazi du B. mailako lehen saria. Beraz,

ZORIONAK Nagore eskolakide guztion partetik!!!

 

 

Euskararen eguneko kartel lehiaketa

 

Abenduaren 3an, Euskararen eguna zela eta, ikasleek Deba inguruko Toponimo eta Antroponimoak

gaitzat hartuta, Kartel Lehiaketa batean hartu zuten parte. Aurtengo ikasturteko irabazleak Sara
Arrizabalaga eta Lore Artamendi izan dira 1. zikloan. Nere Barrera eta Paula Urizarbarrena, berriz, 2.
Zikloan.

ZORIONAK, benetan, egindako lan bikainengatik!

 

Zuhatza literatur lehiaketa

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna  zela aprobetxatuz, ZUHATZA literatur lehiaketako SARI BANAKETA egon zen ikastetxeko liburutegian.

 
Ekitaldiari hasiera emateko,  euskarazko abesti bat zuzenean jo zuten June Etxabe ikasleak eta Aitor Huergo irakasleak; batetik,  giroa goxotzeko eta bestetik,  ikasle saridunei harrera egiteko.  Ondoren, irabazle bakoitzak idatzitako lanaren zatitxo bana irakurri zuen eta amaitzeko, Zuhatza elkarteko partaideen eskutik, sariaz gain, elkarteko boltsa eta musuko bana  jaso zituzten.
 
Hauek izan ziren irabazleak,  banatutako sariak, eta lanak.
 
                                                                                                                                                                         
 
Lehenengo saria:  e-book-a                          Niri begira,  Inge Etxaniz (2B)                                          
                                                                       Ikusezin, Marina De Anta (4A)
 
Bigarren saria: 60 euroko bonoa                 Desberdina ez da txarragoa izan behar,  Nagore Arakistain (1A)              
                                                                     Ausartu, Ane Iciar (4A)
 
Aipamen berezia:  Miñan liburua                 Arrain beltz bat itsaso zuriaren erdian, Sara Arrizabalaga (1C)               
                                                                     Etena, Saioa Egaña (3A)
 
 
 
 

 

 

3. mailako ikasleek plastikan egindako STOP MOTIOak ikusgai dituzue.

ZORIONAK sortzaileei¡¡¡¡¡

 

 

4. mailako ikasleen orientazioa

DBH ondoren zer?

EUSKARALDIA

 

 Euskaraldia gainean dugu.

Anima zaitez "Belarriprest" edo "Ahobizi" izatera.

Egin klik irudian