Azken berriak

OIASSO eta SAN TELMO MUSEOETARA BISITA

Joan zen urtarrilaren 9an Mendata BHIko 4. mailako Latineko zazpi ikasle eta bi irakasle Irungo Oiasso eta Donostiako San Telmo museoetara hurbildu ginen.

EGUNEKO ZENTROA

Belaunaldien arteko topaketak sustatzeko, DBH 2. eta 4. mailako Lan Komunitario ikasgaiko ikasleek Eguneko Zentrora joaten dira; gorputz perkusioa, instrumentu desberdinekin (txistua, trikitixa eta panderoa) piezak jo, beraiekin hitz egin eta jolastu egiten dute.

Kartel lehiaketako irabazleak

"Euskaraz abestuz, euskaraz margotu" gaia emanda bideoan ikus ditzakezue gure ikasleek sortu dituzten lanak. Irakasleek bozkatu ondoren, kartel irabazleak atera eta prest ditugu 2024. urterako egutegiak. Eskerrik asko parte-hartzaile guztioi, eta zorionak neskak!

Zuhatza literatur lehiaketako sari banaketa

Urtero bezala, aurten ere Zuhatza literatur lehiaketan hartu dute parte gure ikasleek. Euskararen egunaren ospakizunean, abenduak 5ean, hain zuzen ere, Euskara Elkarteko  kideak etorri zitzaizkigun ikastetxera. Sari banaketarako tartetxo bat hartu  eta liburutegian bildu ginen, irakasle ikasle irabazleak eta beraiek gonbidatutako lagunak.

GARI GARAIALDE FOTOKAZETARIA

2023/12/18.

Gari Garaialde Irungo fotokazetaria izan dugu gaur gure artean. Argazkilaritzaz, kazetaritzako argazkiez, hauek argitaratzeko baimenez eta  helburuez gain,  migrazioaz, emakumeaz, berdintasunaz, adimen artifizialaz, gezurraz eta abarrez  hitz egin du 3. mailako ikasleekin.

 

Eskerrik asko, Gari.

(HNP)

HERBARIOKO ARGAZKIAK

1. dbh-ko ikasleek Natur Zientzietan Landareen gaian egindako Herbarioaren argazkiak. Koadro bakoitza, Euskal Herriko landare mota bat da, ikasleek Deba inguruetan hostoak bildu, prentsatu eta ondoren etiketatu egin dituzte.

ALBAOLA ETA MATER ITSASONTZIA

Abenduaren 1ean, DBH3ko ikasleekin Albaolako San Juan baleontzia ikustera joan ginen. Ondoren, Mater itsasontzian Pasaiako badiari bueltatxoa eman eta itsasoko olatuakin gozatzeko aukera izan genuen.Eguraldi txarra egin bazuen ere primeran pasatu genuen.

Euskararen Eguneko KARTEL LEHIAKETA

  1. 2022/12/23

Abenduaren 2an, Euskararen Egunaren bezperan, ikasleek kartel lehiaketan hartu zuten parte. Aurtengo gaia, euskal musika izan zen, eta hona hemen aurtengo kartel saridunak eta ikasle artistak!!

 

 

ZUHATZA LITERATUR LEHIAKETA 2022

  1. 2022/12/13

Abenduaren 2an, Euskaraldiaren bukaera eta Euskararen Egunaren bezperan, Zuhatza Literatur Lehiaketako sari banaketa izan genuen eskolako liburutegian. Ekain Zubizarreta ikasleak, pianoaren laguntzarekin, hasiera ederra eman zion ekitaldiari.

 

UEMAk antolatuta tailerrak jaso ditugu

  1. 2022/06/08

Tailer desberdinak jaso dituzte aurtengo sasoian gure ikasleek UEMAren eskutik maiatzean zehar. 

— 10 Items per Page
1 - 10 erakusten 15 emaitzetatik.