Itzuli orri osora

LGTBI+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasun-zerrendatik kendu zuen. Egun garrantzitsua da, aniztasun afektibo-sexuala onartzeko urrats garrantzitsua izan baitzen. Horregatik ospatzen da maiatzaren 17an lesbofobia, homofobia, transfobia eta bifobiaren aurkako nazioarteko eguna (LGTBIfobiaren aurkako eguna), LGTBI pertsonenganako eta genero-aniztasun eta aniztasun afektibo-sexualarekiko gorroto, errepresio edo indarkeria adierazpen ororen aurka.