Itzuli orri osora

Ekainberrirako irteera

Martxoaren 19ko asteartearekin DBH 1eko ikasleek Ekainberrira -Ekain kobazuloaren erreplika ederrera- burutu zuten irteera interesgarria. Gizarte Zientzien ikasgaitik kudeatuta, bi zati izan zituen jardunak: aurrena "leizezulo" berriaren barrunbean margoak eta margoek planteatzen zituzten bestelako hainbat gai aztertu zituzten: klima, fauna, zerez margotu, erlijioa... Bigarren tailarrean duela 13.000-14.000 urte ehiza zer zitekeen, harrapakinak zeintzuek ziren -oreina, hartza, basurdea, basoilua- eta zein lanabes erabil zitezkeen. Oso irteera interesgarria suertatu zen.