Itzuli orri osora

Errefuseko edukiontziaren karakterizazioa

Martxoaren 13an Mankomunitateko ingurumen teknikaria etorri da ikastetxera eta bertako patioan ikastetxetik gertuen dagoen errefuseko edukiontziaren karakterizazioa egingo da, hau da, errefusara botatzen diren hondakinak aztertu dira.

Karakterizazioa egin ondoren aztertu da bertan agertzen diren hondakin birziklagarriak ongi banatuko balira honek herriak ordaintzen duen zabor-tasan izango lukeen eragina. Horrekin batera, gaikako bilketaren inguruko bi totem informatibo jarri dira patioan eta eskualdean sortutako bio hondakinekin egindako konpost-a banatu da ikasleen artean, ekonomia zirkularra zer den erakutsiz.