Volver a la página índice

UEMAk antolatuta tailerrak jaso ditugu

  1. 2022/06/08 |
  2. Izaskun Elizburu

Tailer desberdinak jaso dituzte aurtengo sasoian gure ikasleek UEMAren eskutik maiatzean zehar. 

Bixitailerra

Maiatzaren 26an, DBH1eko ikasleek UEMAk eskainitako BIXITAILERRA izan zuten. Bertan, erakusketa baten bidez, arnasguneen bilakaeraren informazioa jaso eta  ondoren,  beraien hizkuntza ohiturei buruz gogoeta egin zuten.

Bagoaz

Maiatzaren 25ean, DBH4ko ikasleek,  UEMAK eskaintzen duen BAGOAZ tailerrean parte hartu zuten. Ikasle hauek gure ikastetxea utzi eta beste batera joango direnez, beraien hizkuntza ohiturei buruz hausnartu zuten eta inguru erdaldunagoetan joka dezaketen paper garrantzitsuaz ohartarazteko balio izan zuen saioak.