Volver a la página índice

Axular Arizmendirekin musika tailerra izan zuten DBH 2 mailakoek

  1. 2022/06/08 |
  2. Izaskun Elizburu

DBH2ko ikasleek musika edizioari buruzko ikastaro praktikoa izan zuten ekainaren 2an. Horretarako, Mutrikuko AME estudiotik etorri zitzaigun Axular Arizmendi, azken 20 urteetan Euskal Herriko hainbat musika talde pasa dira bere estudiotik.

Benetan ederra izan zen ikusi eta ikastea, kanta baten sorkuntza lanaren atzean zer dagoen. Mila esker ikastaro honetan modu batean edo bestean parte hartu duzuen ikasle eta irakasleei. Eta ikusi zein ikasle artistak ditugun gure artean!!

 

Bideoa